ULMA TALDEA
ULMA penintsula iparraldeko enpresa talderik handienetakoa da, merkatuan 50 urte baino gehiago daramatza eta berrikuntza, enplegu sorrera eta balio erantsiarekin konpromiso irmoa du. 9 enpresa kooperatibek osatzen dute, bakoitzaren jarduera negozio unitate estrategiko batean oinarritzen delarik. Hedatzen eta hazten ari da etengabe eta giza eta gizarte balioak dira bere filosofia. 4.500 langilek baino gehiagok egiten dute lan Taldean eta guztira, 700 milioi euro baino gehiagoko salmentak ditu.
MONDRAGON
MONDRAGON kooperatiba mugimenduaren sorlekua da, 1956.urtean sortua, Arrasaten, lehen industria-kooperatiba sortu zen urtean, hain zuzen. Negozio filosofia balio korporatiboetan oinarritzen da: lankidetza, parte-hartzea, gizarte erantzukizuna eta berrikuntza. Antolaketa 4 eremutan banatzen da: Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza. Gaur egun Euskal Herriko enpresa talde nagusia da eta Estatuko zazpigarren handiena.
GAIA
GAIA Euskal Herriko elektronika eta informazio teknologien industrien elkartea da. Gaur egun 200 enpresak baino gehiagok osatzen dute. GAIAren misioa sektore horien garapena eta hazkundea sustatzea eta sektorean teknologien asimilazioa eta erabilera bultzatzea da, informazio eta ezagutzaren sozietatearen garapenean laguntzeko helburuarekin.