Arazoa
Bezeroak, denbora jakin batez gainbegiratu gabe lan egiteko gai den test automatizatuko linea bat behar du. Lineak potentzia handian zurruntasun dielektriko eta isolamendu erresistentzia frogak egin behar ditu. Halaber, produktuaren funtzionaltasuna egiaztatu beharko du, bai eta aurreko produkzio-faseetan behar bezala parametrizatu dela ere. Lineak “reworking” atazak ere egin beharko ditu, hala nola firmwarea edo bezeroaren azken konfigurazioa eguneratzea.
Soluzioa
Bezeroaren beharretara egokitutako test linea automatizatua garatu da. Soluzioa bere produkzio prozesuan martxan jarriz, bezeroak ondorengo onurak lortu ditu:
· Entsegu prozesuaren denbora murriztea lortu du eta orain beste mota bateko proiektuetara aurkeztu daiteke.
· Bere produktuaren fabrikazio kostea nabarmen gutxitu du.
· Kalitate handiagoko entseguak egiteko aukera eskaintzen dio test lineak, izan ere, lehen ikusi ezin zituen gauzak erraztasunez aztertu daitezke.
· Entseguen emaitzen trazabilitatea lortu du, entseguen emaitza eta datuak datu base baten jasotzen dira.
· Garatutako softwarea eskalagarria izanik, bezeroaren beharrak aldatuz gero erraz egokitu dezake test linea behar berriei erantzuteko.
Ezaugarriak
Ezaugarriak
. Minutu bateko test zikloak
. Elkarbanatutako instrumentazioa
. Erreferentzia desberdinak
. XYZ robot paraleloa
. 3 unitateren test paraleloa
. Ordenagailu bat
. 3 test sekuentzia independiente
. Datamatrix irakurgailua
. Sarrera eta irteerako buferra duen korrea
Teknologia
. National Instruments
. Siemens
. Keithley
. Chroma
. Customized light sensors
Garatutako soluzioa