Arazoa

Gaixotasun kroniko ez-transmitigarrien (GKET) prebentzio edota diagnostiko goiztiarra egungo osasun-sistemen erronka handienetako bat da mundo osoan, GKET-en arazoek gizartean eta ekonomian eragin handia baitute.

Ebidentzia zientifikoan oinarrituz, gaixotasun orokor batzuek erretinaren mikrobaskulaturan aldaketak eragiten dituzte. Asaldura hauek gaixotasun Kardiobaskular, Zerebrobaskular edo Neurodegeneratiboekin zerikusia duten alterazio baskularren informazio esanguratsua ematen dute. Horretaz gain, erretinako lesioek begiarekin erlazionatutako gaixotasunen informazio adierazgarria ematen dute, besteak beste, Erretinopatia Diabetikoa, Erretinopatia Hipertensiboa, Adinari Lotutako Makularen Degenerazioa eta Glaukoma.

GKET-ak ugalduz doazenez, gaixotasun hauen prebentzio eta diagnostiko goiztiarrerako erreminta ez-inbasiboak eta kostu-eraginkorrak oso premiazkoak dira.

 

 

 

 

RETINAL Proiektua: 

Begiko lesio eta gaixotasunen prebentzio eta diagnostiko goiztiarra https://ulmamedicalimaging.com

 

Soluzioa

ULMA Embedded Solutions-ek, GKET-ekin zerikusia duten gaixotasunen prebentzio eta diagnostiko goiztiarrerako erreminta ez-inbasiboak eta kostu-eraginkorrak garatu ditu, Espainiako estatuko osasun arloan ospe handia duten hainbat erakundeekin elkarlanean.

Soluzio integral hau osaturik dago erretinaren kolorezko irudi digitala ateratzen duen kostu baxuko gailu sinple zein fidagarri batez, eta gailu horri gehitutako software modulu espezifiko batzuez, aplikazio kliniko espezifikoetarako.

Erretinako parametroak automatikoki kuantifikatzeko eta erretinako lesioak automatikoki detektatzeko software moduluak Machine Learning eta Deep Learning teknologietan oinarritutako algoritmo konplexuak erabiliz garatu dira.