Arazoa

Bezeroak, fabrikatzen eta merkaturatzen dituen arrabolen mantentze prediktiboa egiteko aukera emango dion sistema baten beharra du.

Horretarako, monitorizazio soluzio oso bat garatzeko beharra hauteman da. Soluzio honek, neurrira egindako sentsore eta gatewaya garatzea suposatuko du, baita datuak bistaratu eta monitorizatzeko aplikazio bat ezartzea ere.

Soluzioa

Meatzaritzarako monitorizazio-sistema oso bat garatu da. Horretarako, neurrira egindako sentsore bat diseinatu, prototipatu eta balioztatu da, baita gateway eta komunikazioen arkitektura ere. Datuak bistaratzeko eta monitorizatzeko, web oinarria duen gure Lore plataforma konfiguratu da.

Soluzio honi esker, bezeroak orain errazago kudea ditzake bere aktiboak, urruneko laguntza-zerbitzuak eskain ditzake eta mantentze-lan prediktiboak egin ditzake.

Ezaugarriak