Arazoa
Bezeroak aerosorgailuen turbinetarako gehiegizko abiadura kontrolatzeko sistema eguneratu behar du. Sistema horrek bi PLd segurtasun funtzio bete behar ditu; batetik, balazta mekanikoa desgaitu gutxieneko abiadura batera iristerakoan, eta, bestetik, haize-sorgailua gainabiadura-egoera batetik babestu behar du.
Produktuaren bertsio berri hau ISO 13849-1 arauaren arabera ziurtatu behar da.
Soluzioa
Flex-OGS sistemaren arkitektura eta garapena egin ditugu. Bi kanal ezberdin ditu arkitekturak eta ISO 13849-3 betetzen du safety PLd funtziorako.
Kanal bat MCU batean oinarritzen da, eta bestea FPGA batean. Biak IEC 61508 SIL3 arauaren arabera ziurtatuta daude safety aplikazioetarako.
Sistemak safety ez diren funtzioak ere baditu, eta MCU berean exekutatzen dira, guztiz integratuta dagoen soluzio bat lortzeko. Hautatutako MCUak (infineon AURIX) funtzio desberdinak txip berean baina bereizitako bi "core”tan exekutatzea ahalbidetzen du.
Ezaugarriak
Teknologia
Infineon AURIX
Lattice FPGA