The Qt Company-k garapen ingurunearen lizentziak garatu eta merkaturatzen ditu, kode libreko lizentziak zein komertzialak. Qt-ek eskaintzen duen teknologiari esker, software kode berbera erabilgarria da sistema operatibo, plataforma edota pantaila desberdinetan. Munduan zehar milioi bat garatzaile baino gehiagok erabiltzen du Qt, izan ere, plataforma liderra da garraio sistematan, medikuntzarako dispositiboetan, industria automatizaziorako dispositibo edota kritikoak diren beste zenbait aplikazioetan. 70 industria baino gehiago fidatzen dira Qt-en teknologian.
Onurak
- Plataforma anitzetarako ingurunea
- Interfaze Grafikoen (GUI) garatzaile atsegina
- Python hizkuntzarekin integratzen da
- Kode libreko edota komertzialak diren lizentziak
- GUI arin, erakinkor eta intuitiboak garatzeko aukera ematen digu
- Erabiltzaile intefazeen prototipo azkarrak
Eskaintzen duguna
- Produktu mekatronikoaren garapena, HW eta SWrearen diseinu, garapen eta egiaztatze eta balioztatzea barne
- "Widget" aurreratuen garapena
- Sistema eragilearen jatorrizko kontrolen integrazioa
- Rhapsodyko egoera makinen exekuzioa Qt bitartez
- Hizkuntza anitzeko aplikazioen garapena
- Modeloetan oinarriturik, gailu desberdinentzat kodigoa sortzea
- PC edo txertatutako gailuen exekuzioa
- Qt teknologia erosten laguntzea eta honen integrazioa beste erreminta batzuekin
- Lehen mailako laguntza
Beste partner batzuen erremintekin integrazioa
- IBM Engineering Systems Design Rhapsody (Rational Rhapsody)
- IAR Systems
Informazio gehiago: www.qt.io