ULMA EMBEDDED SOLUTIONS da bere datuak tratatzeaz arduratuko dena.
Zuk hala nahi izanez gero, zure eskubideak egikaritu ditzakezu dagokion idazkia eta nortasun agiriaren edo antzerako identifikaziorako euskarriaren fotokopia ondoko helbidera bidalita:
ULMA EMBEDDED SOLUTIONS, S. COOP.
Garagaltza auzoa, 51 -P.O. Box 22, 20560 OÑATI (Gipuzkoa) ESPAÑA
E-maila info@ulmaembedded.com
ULMA EMBEDDED SOLUTIONS-ek honako politika hau aldatzeko eskubidea erreserbatzen du, antolaketa edo lege aldaketetara egokitu ahal izateko. Kasu horretan, orrialde honetan bertan argitaratuko dira egindako aldaketak, arrazoizko epean, horiek indarrean jarri baino lehenago.
TRATATZEN DIREN DATUAK
ULMA EMBEDDED SOLUTIONS –ek zurekin duen harremanean tratatzen dituen datuak ondoko kategorietakoak dira, hitzartu diren helburuen arabera:
- Identifikazio eta kontaktuko datuak, adibidez: izena, abizenak, telefonoa edo posta elektronikoa.
- Datu ekonomikoak
- Datu akademikoak
- Osasunari buruzko datuak
- Gure web orrialdera zein sare sozialetara zuk egindako bisiten informazioa, gure Cookien politiketan jasotakoaren arabera.
Zure datu pertsonalak eskatzen ditugun aldiro, jasotzen ditugun datu pertsonalak zein diren eta zein helburutarako erabiliko diren argi adieraziko dizugu eta zure baimena eskatuko dizugu datuak eskatzeko inprimakian dagokion laukitxoan marka egin dezazula eskatuz. Zure datuak eguneratuta izatea eta horiek aldatuz gero guri jakinaraztea garrantzitsua da.
HELBURUAK
Orokorrean, ondoko helburuetarako jaso eta erabiltzen ditugu zure datuak:
- Gure produktu eta zerbitzuen gaineko informazioa eskaintzeko.
- Gure zerbitzuak eman ahal izateko.
- Gure kontratu bidezko harremanak kudeatzeko.
DATUAK GORDETZEA
Guri emandako datu pertsonalak aipatutako helburuetarako beharrezkoak diren neurrian gordeko dira, interesatuak horiek ezabatzeko eskatzen ez badu eta betiere, datu tipologia bakoitzaren araberako lege betebeharrak bermatzeko asmoz.
DATUAK NORI KOMUNIKATUKO ZAIZKION
Datuak komunikatu ahal izango zaizkie gurekin harremana duten enpresei, orotariko zerbitzuak eskaini ahal izateko eta Tratamendurako Arduradunak izango dira. Arduradun horiek EB kanpotik arituko balira, segurtasun-neurri egokiak beteko dituzte datuen babesa eta legezko betekizunak betetzen direla bermatzeko.
Datuen tratamenduak irauten duen epean ULMA EMBEDDED SOLUTIONS-ek ez du datuen lagapenik egingo, ez bada lege betebeharrengatik.
ZURE DATUEN TRATAMENDURAKO LEGITIMAZIOA
ULMA EMBEDDED SOLUTIONS-ekin erlazionaturiko jarduera, produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa eskaintzeko eta interesatuekin dituen harremanak kudeatzeko legezko oinarria izango dira interesatuak berariaz emandako baimena edota edo tartean kontratu baten exekuzioa egotea.
INTERESATUAREN ESKUBIDEAK
Edozein pertsonak dauka eskubidea ULMA EMBEDDED SOLUTIONS-ek berari eragiten dieten datu pertsonalak tratatzen ari ote den jakiteko. Horretan ari bagara, edozein unetan jar zaitezke gurekin harremanetan, ondokoetarako:
- Zure datu pertsonaletarako edo Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren (RGPD) 15.1 artikuluan zehaztutako bestelako informaziotarako sarbidea izateko.
- Guztiz zehatzak ez diren edo osatu gabe dauden norbere datu pertsonalak zuzentzeko RGPD-ren 16. artikuluaren arabera.
- Norbere datu pertsonalak ezabatzeko RGPD-ren 17. artikuluaren arabera.
- Norbere datu pertsonalen tratamendua mugatzeko RGPD-ren 18. artikuluaren arabera.
- Norbere datu pertsonalak mugitzea eskatzeko RGPD-ren 20. artikuluaren arabera.
- Norbere datu pertsonalen tratamenduari aurka egiteko RGPD-ren 21. artikuluaren arabera.
Helburu jakinen batetarako eman baduzu baimena, eskubidea daukazu edozein unetan baimena erretiratzeko, horrek aurretik emandako baimenaren araberako tratamenduaren zilegitasunean eraginik izan gabe. Zure eskubideak egikaritu ahal izango dituzu aurrez aipaturiko helbidean.
Azkenik, interesatuei jakinarazten diegu haien datu pertsonalen tratamenduari buruzko erreklamazioa aurkeztu ahal izango dutela Kontroleko Autoritatearen aurrean (www.aepd.es).
INFORMAZIO OSAGARRIA
Datuen babesari buruzko baldintza, eskubide eta legeria aplikagarriaren gaineko informazioa zehatzagoa hemen kontsulta dezakezu: http://www.agpd.es
Ohiko galderen gaineko zerrenda daukazu hemen: https://sedeagpd.gob.es/sede-electronica-web/vistas/infoSede/preguntasFrecuentes.jsf