• Dokumentu-ikuspegiak gero eta zailtasun gehiago erakusten dituelako, gero eta konplexuagoa den egoera batean
  • MBSEak sistemaren eskakizunak, diseinua, analisia eta hasieratik amaierara egiaztatzeko eta baliozkotzeko jarduerak babesten dituelako
  • Gure esperientzia zabalak eta partner sare indartsuak Ereduetan Oinarritutako Sistemen Ingeniaritzak eskatzen dituen erantzun bizkorrak bermatzen dituelako

 

Gaur egun, sektore guztietako enpresek hasi edo jarraitzen dute eraldaketa digitalaren prozesua eta, bide horretan beren lan egiteko moduetan eta eragiketetan aurrera egiteko beharra dute horrela teknologia digitala arlo guztietan integratzeko modurik onena bilatzeko. Eraldaketa horrek helburu asko partekatzen ditu, eta Ereduetan Oinarritutako Sistemen Ingeniaritzarekin (MBSE) lotuta dago, gero eta konplexuagoak diren sistematan integrazio elektrikoa, mekanikoa eta softwarea bultzatzen baititu. Eta ULMAn honen aplikazioan espezializatuta gaude.

 

MBSEak zure sistemak arindu eta optimizatzen ditu

Ereduetan Oinarritutako Sistemen Ingeniaritza (EOSI edo MBSE, ingelesez) ereduetan oinarritutako lan-metodologia bat da eta sistemaren eskakizunak, diseinua, analisia eta egiaztapen nahiz baliozkotze-jarduerak (V & V) babesten laguntzen du produktuaren bizi-ziklo osoan. Horrela, ereduak, bere adiera guztietan, erabakitzeko eta erabakiak jasota uzteko egia-iturri bakar bihurtzen dituen ikuspegia sustatzen du.

 

Horrela, uneoro informazio eguneratua izateko aukera ematen du, eta informazio hori Sistemen Ingeniaritzak eskatzen dituen jardueretarako aztertu eta eralda daiteke. Funtsean, errealitatearen sinplifikazio bat da, eta aplikazio hori hedatzeko alderdi zehatzetan zentratzeko aukera ematen digu, alderdi mekanikoak edo egiturazkoak aztertzeaz gain, portaera logikoa, ingurunearekiko interakzioa eta beste sistema batzuekikoa ere deskriba eta azter baititzakegu. Are gehiago, Ereduetan Oinarritutako Sistemen Ingeniaritzak akatsak txertatzeko aukera ematen du, eta, horrela, "What-would-happen-if" motako egoerak azter ditzakegu, benetako sistemak eta haien ingurunea inola ere kaltetu gabe.

Zure enpresan Ereduetan Oinarritutako Sistemen Ingeniaritza aplikatu nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan! Pozik egingo dugu lan elkarrekin eta zure helburuak lortzen lagunduko dizugu.  

 

Ereduetan Oinarritutako Sistemen Ingeniaritzak dokumentu-ikuspegia gainditu du

Azken batean, aukera paregabea da Sistemen Ingeniaritza (Aeronautika, Automobilgintza, Trenbide Garraioa eta Defentsa) aplikatu ohi duten sektoreentzat, beren sistemetan dokumentu-ikuspegian aurrera egitea lortzen duen ikuspegia ezartzeko. Ikuspegi berri horri esker, honako hauek gainditzen dira: mantentzeko eta eguneratzeko ahalegina, informazioa aztertzeko eta biltzeko zailtasuna eta ikuspegi horrek eraikitakoaren eta diseinatutakoaren artean erakusten zuen distantzia oso nabarmena.

Gainera, gero eta eremu gehiagotara hedatzen ari da praktika hori, produktu baten bizi-zikloa behar bezala kudeatzeko beharra ez delako sektore bakarrera mugatzen eta produktuen eta proiektuen gaineko eskakizunak ere areagotu egin direlako. Horrela, dokumentu-ikuspegiak gero eta zailtasun handiagoak ditu konplexutasuna areagotzen ari den agertoki honetan.

 

Baina, zerk bereizten gaitu?

ULMAn ingeniari profesionalak ditugu, esperientzia handia dutenak eta hainbat sektore eta aplikaziotan Ereduetan Oinarritutako Sistemen Ingeniaritza aplikatzeko beharrezko tresnak erabat menderatzen dituztenak. Baina, emaitza onetatik harago, gure lan egiteko modua da nazioarteko aintzatespen-enpresek gure zerbitzuak bermatzea eragiten duena:

  • Ikuspegi globala: gaur egungo egoera, nahi duguna eta erakundearen helburuak lortzeko beharrezkoak diren urratsak hartzen ditugu kontuan.
  • Pertsonenak eta pertsonentzat: jakitun gara pertsonek zeregin erabakigarria dutela edozein ekimenek arrakasta izan dezan. Horregatik, lantaldeen prestakuntzan eta tutoretzan bereziki laguntzen diegu enpresei.
  • Know-how: hainbat sektoretan dugun esperientzia zabalari esker, industriaren jardunbide egokiak sintetizatu eta agertoki berrietara eraman ditzakegu. Oro har, aldeak baino antzekotasun gehiago izaten dituzte.
  • Partner-sarea: zailtasun teknikoak aurkitzen ditugunean babesa  eta laguntza ematen digun partner-sare indartsu bat dugu, eta hori erantzuteko denboran islatzen da.

Aukera hau aprobetxatu nahi baduzu zure sistemak hobetzeko, arintzeko eta optimizatzeko, edo zalantzarik baduzu MBSEri buruz, jarri gurekin harremanetan! Tresna bakoitza zehatz-mehatz azalduko dizugu eta horiek nola lagun diezazuketen zure prozesuetan.