Onurak

  • Altium Desginer-entzako DFT soluzioa erabiltzeko erraza da
  • Altium Designer-en erabiltzaileentzako plugina doakoa izango da
  • Berriz diseinatzeko prozesu gareztiak ekidin ditzakegu, akatsak diseinua egiten dugunean identifikatuz
  • Akatsak JTAG katean identifikatu daitezke, hardwarea ekoiztu baino lehen
  • Egiaztatze prozesuari ahalik eta etekin handiena atera dizaiokegu Boundary Scan teknologiarekin

XJTAG®, mundu mailan boundary scan teknologia hornitzaile liderra da eta datorren astean Embedded World 2016 ekitaldian XJTAG-en Altium Designer-entzako DFT soluzioa aurkeztuko du. Software honek eskematiko eta PCBen testera bideratutako diseinua erraztuko du.

ULMA Embedded Solutions-en, XJTAG eta Altium-en partnerra izanik, soluzio hau erabiliko dugu. Gure bezeroentzako garatzen ditugun sistemen eskematiko eta PCBak Altium Designer-en diseinatzen ditugu eta XJTAG-en boundary scan teknologiarekin testeatu.

Integrazio honekin DFT analisi eta egiaztatze estrategia denfinitu ahal izango dugu hasierako faseetan. Modu honetara diseinu prozesuaren hasieratik identifikatu ahal izango ditugu akatsak, gure produktuaren kalitatea zihurtatuz eta koste eta hardwarearen fabrikazio osteko egiaztatze denbora txikituz.

Soluzio berri honen inguruan informazio gehiago nahi baduzu jarri gurekin harremanetan info@ulmaembedded.com helbidean edo ondorengo dokumentu honetan kontsultatu dezakezu.

 

 

 
 
 
XJTAG DFT plugina Altium Designer-erako