Digitalizazioa errealitate bat da arlo askotan. Hala ere, oraindik erronka izaten jarraitzen du horrelako proiektuak hasten dituzten enpresentzat. Gehienek badakite prozesuak eta aktiboak monitorizatzeak lehiakortasuna mantentzen lagunduko diela, baina soluzio egokia aurkitzea ez da zailtasunik gabeko bidea izaten.

Soluzioaren funtsezko elementua IoT plataforma da. Merkatuan asko daude, baina garrantzitsua da gure beharretara egokitzen dena eta denboran zehar eboluzionatzeko aukera ematen diguna aurkitzea.

Webinar honetan, LOREren kontzeptu berritzaileaz hitz egingo dugu eta bilatzen ari zaren IoT plataforma izan daitekela erakutsiko dizugu. Jada datuak aztertu eta beraien erabaki estrategikoak hartzeko hauetan oinarritzen diren hainbat enpresen kasuak aurkeztuko ditugu.

LOREren ezaugarri batzuk; 

  • Modulagarria
  • Eskalagarria
  • Konfiguratzeko erraza
  • Pertsonalizagarria
  • Prezio lehiakorra

 

Gure IoT plataformak eskaintzen dizkigun ezaugarri eta onura guztiak ezagutu nahi badituzu, doako webinar honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu irailaren 14an 16:00etan. 

IoT teknologiaren eta benetako inplementazio kasuen inguruan antolatuko ditugun hainbat webinarretako lehenengoa izango da.

Erregistratu HEMEN

 

LORE, IoT plataforma, ULMA Embedded Solutionsek garatua