Produktu elektroniko baten test-prozesua funtsezko etapa bat da bere bizi-zikloan eta hainbat soluzio daude berau gauzatzeko. Elektronika geroz eta konplexuagoa denez eta aplikazio gehiagotan agertzen denez, garrantzitsua horren dakartzan erronkei aurre egiteko, neurri egokia duen soluzioa izatea.
ULMA Embedded Solutionsen, esperientzia handia dugu produktu elektronikoak baliozkotzeko eta testak egiteko sistemak garatzen eta inplementatzen hainbat sektoretan, hala nola automobilgintzan, aeroespazialean, energian, kontsumo-ondasunean, trenean, osasunean eta abarretan. Ikaskuntza-prozesu horretan, honako galdera hauei erantzun diegu
- Nola egiten dugu gure beharretara egokitzen den test lerro automatizatuaren proiektu bat?
- Nola lortzen dugu eskalagarritasuna, modularitatea, efizientzia, errentagarritasuna eta fidagarritasuna bezalako kontzeptuek horrelako proiektu batean lekua izatea?
Era berean, urte hauetan zehar, egiaztatu dugu test automatizatuen prozesuek onura ugari ematen dituztela, betiere ikuspuntu zuzena ematen bazaio.
@JarobitPiƱa lankideak esperientzia handia du test- eta ekoizpen-sistema automatizatuak garatzen, eta horrelako proiektuetan elementu arrakastatsu moduan identifikatu ditugun gakoak partekatuko dizkigu.
Abenduaren 1ean 16: 00etan egingo den web mintegian zehar izango da. Aldez aurretik izena eman beharko da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan hemen: marketing@ulmaembedded.com