Zure produktua arau baten arabera ziurtatu behar baduzu edo besterik Gabe, kalitatezko produktu fidagarri bat garatu nahi baduzu, elementuen eta garapen fase desberdinen arteko trazabilitatea funtsezkoa da, garapen eta ziurtapen prozesua arintzeko. Trazabilitatea mantenduz, akatsak denboraz identifikatu eta zuzentzeko aukera ematen digu, baita sistemaren egiaztapena eta balioztatzea hobetzen ere, horrela esfortzua, denbora eta kostuak murriztuz.
Webinar honetan, IBM Engineering Requirements Management DOORS edo DOORS Next-en jasotako eskakizunak IBM Engineering Test Management erremintan definitutako proba-kasuekin nola lotu erakutsiko dugu. Baina oraingoan haratago joango gara, proba kasu hauek National Instruments TestStand-en gauzatuz. ULMA Embedded Solutions-en LOTU4TE integrazio-egokitzaileari esker, testen exekuzioa automatizatu eta horien emaitzak kudeatu ditzakegu IBM Engineering Test Management bidez.
Online saioa abenduaren 17ean izango da, 10: 00etan, eta aldez aurretik izena eman beharko da esteka honetan. IZENA EMAN