Martxoak 17an ospatuko den webinarrean IBMren Continuous Engineering inguruko erreminten 6.0 bertsioak dakartzan azken berriak aurkeztuko ditugu. Hauen artean Konfigurazioen kudeaketa globala dago, betebehar eta test kasuetan aplikatuta, berrerabilpena errazteko helburuarekin.

Ekitaldi hau garatzaile, proiektu buru, departamentu zuzendari, kalitate arduradun, prozesu arduradun, test egile etab. –i zuzenduta dago. Prozesuak zehaztu eta martxan jartzea, produktu familiak kudeatzea eta konfigurazioan softwareaz gain beste aktibo batzuk gehitzea nahi duen orori interesatu dakioke. Ondorengo hauek lortzen lagunduko diguten erreminta eta teknikak aurkeztuko ditugu;

  • Produktuen konfigurazio eta bertsioak kudeatu, betebeharrak eta testak barne
  • Prozesuen definizioa eta ezarpena erraztu
  • Produktuen kalitatea ziurtatu
  • Gastuak eta garapen denbora murriztu
  • Reducir costes y tiempo de desarrollo

Berri hauek ezagutzeaz gain, parte hartzen dutenek erremintekin praktikak egiteko aukera izango dute. Betebeharren bertsioak nola sortu, gertakarien kudeaketa eta konponketa prozesua nola zehaztu, jarraipena egiteko txostenak nola egin,… ikusi ahal izango dute.

Ondorengo erreminta hauek nola integratu eta elkarrekin lan egin dezaketen ere erakutsiko dugu: DOORS Next Generation, Rational Quality Manager, Rational Method Composer, Rational Team Concert y Jazz Reporting Service.

Data:

2016ko martxoak 17

Ordutegia:

09:00 - 12:30

Agenda:

| Continuous Engineering: oinarrizko kontzeptuak

6.0 bertsioaren berrikuntzak

Praktikak

  • Prozesuaren definizio eta ezarpena RMC eta RTCekin
  • Konfigurazioaren kudeaketa DNG eta RQMrekin
  • Txostenak definitu eta sortzea JRSekin

Galdera eta Erantzunak

 

Informazio gehiago nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan marketing@ulmaembedded.com helbidean.

 

 
 
Continuous Engineering