Produktu-aldaera asko dituzu modu eraginkorragoan kudeatzeko kodea berrantolatu behar duzu?
Enpresa baten produktuen katalogoa negozioaren ikuspegitik definitzeko estrategiak eta taktikak daude... Haien arteko harremanak ulertzeak produktu batek beste batzuk ordezkatzea edo kanibalizatzea saihestuko du. Merkatuari entzutea garrantzitsua da, baina baita produktu jakin bati buruz gure bezero potentzialen iritzia jasotzea ere.
Gure produktu-katalogoa zehaztu ondoren, haren garapena kudeatu behar da. Produktu baten aldaera desberdinak kudeatu behar dituzu? Zure produktu-lerroaren kudeaketa optimizatu nahi duzu? Aldaeren kalitateak kezkatzen zaitu?
Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu ingeniaritza ikuspegitik egingo dugun webinar honetara. Bertan, produktu-lerroen eta -aldaeren kudeaketa optimizatzen laguntzen diguten metodoak eta tresnak erakutsiko ditugu.
Apirilaren 28an izango da eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. IZENA EMAN.