Gure partner LDRA eta Avnet Silicarekin antolatu dugun webinar honetara gonbidatzen zaitugu.

Garapen fidagarriak, mardulak eta seguruak lortzea garrantzitsua dela uste dugu, sistemak konektatzen diren garai honetan batez ere. Hau lortzeko, ezinbestekoa da abangoardiako hardwarea erabiltzea eta softwarearen bizi zikloaren definizio on bat izatea. Horrek, softwarearen garapen fasean mesede egiteaz gain, sistemak izango dituen kalteberatasunen aurrean erantzun azkarra ematen ere laguntzen digu.

Webinar honek aukera ematen digu FPGA et LDRA konbinazioak nola lagun diezagukeen “functional safety” edo segurtasun estandarrak betetzen, edo, besterik gabe, kalitate handiko software seguru eta fidagarria garatzen.

Parte hartzen dutenek kontzeptu hauetan beren ezagutza zabaldu ahal izango dute:

  • Requirements traceability and compliance management,
  • Coding standards compliance,
  • Structural coverage analysis,
  • Target Integration

 

Eguna: 2020ko maiatzaren 20a

Ordua: 10:00 AM (CET)

 

Eman izena hemen