ULMA Servicios de ManutenciĆ³n enpresak duela urte batzuk, merkatuan ematen ari ziren aldaketen aurrean, hausnarketa prozesu bat hasi zuen bere negozio eredua egokitzeko. Bezeroei zerbitzua hobetzearen aldeko apustua egin zen, digitalizazioari esker balio erantsi handiagoa eskainiz. Berrikuntzan oinarritutako plan bat zehaztu zen, aktiboen erabilera optimizatzeko aukera emango zion sistema bat garatzeko.
ULMA Embedded Solutionsekin lankidetzan, Udalog sistema garatu zuen, LORE web plataformara konektatutako gailu txertatua, alokatzen dituen orgak kudeatzeko eta monitorizatzeko. Soluzio honek bere aktiboen egoera ezagutzeko garrantzitsuak diren datuak bildu, aztertu eta erakusten ditu. Ibilgailuetan esku hartzeko aukera ere ematen du.
Asier Agirregomezkorta ULMA Servicios de ManutenciĆ³n-eko produktu arduradunak gurekin partekatuko ditu IoT soluzio honen xehetasunak eta negozioari eskaintzen dizkion onurak. Bere esperientziaz hitz egingo du eta denbora errealean LORE plataforma erakutsiko du.
Abenduaren 15ean 16: 00etan egingo dugun webinarrean izango da. Aldez aurretik erregistratu beharko da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan hemen: marketing@ulmaembedded.com