EMAN IZENA HEMEN

FPGA terminoak (Field Programmable Gate Array) gailu logiko programagarrien familia nagusiari egiten dio erreferentzia, zein errendimendu handia eta malgutasun handia dituelako nabarmentzen den. Teknologia honek, birprogramazioarekin, produktu elektronikoaren funtzioa aldatzeko aukera ematen du, baita fabrikazioaren ondoren ere. Beraz, hainbat onura eskaintzen dituzte:

  • Prozesatzeko abiadura handia
  • Malgutasuna, birprogramatzeko aukerari esker
  • Garapen- eta erosketa-kostu lehiakorrak
  • Fabrikazio- eta diseinu-denbora optimizatuak

Ezartzeko eta garatzeko, ordea, ezagutza espezifikoa behar da. ULMA Embedded Solutions enpresan, FPGAetan adituak diren profilak ditugu, eta 15 urte baino gehiago daramatzagu teknologia horretan oinarritutako soluzioak diseinatzen eta garatzen.

Arlo honetan dugun ezagutza partekatzeko asmoz, apirilaren 5erako webinar bat antolatu dugu. Saio honetan, Mikel Garay lankideak FPGAren arloarekin zerikusia duten gailu, arkitektura, aplikazio eta abarrei buruz hitz egingo du, eta teknologia hori sistema txertatuen diseinuan nola aplikatu azalduko du.

Saio honetan parte hartu nahi baduzu, mesedez, erregistratu HEMEN.