Gure bezero CAF, mugikortasun iraunkorreko sistema integraletan nazioarteko liderra, negozioa digitalizatzeko prozesuan dago. Estrategia horretan V&V jardueren digitalizazioa eta hobetzea ere sartu du eta besteak beste, V&V prozesuaren egitura konfiguratu, test-protokoloak digitalizatu eta hainbat tresna integratu ditu proiektuan.
CAFek IBM Engineering Lifecycle Management (ELM) plataforma aukeratu du bere produktuak egiaztatu eta balioztatze prozesua digitalizatzeko. Plataformako DOORS, ETM, EWM edo ELO Publishing tresnei esker, proiektua arrakastaz gauzatu ahal izan du.
IBMko sofwarean eta sistemen ingeniaritzan adituak izanik, ULMA Embedded Solutionseko ingeniariek CAFi lagundu diote prozesu osoan.
Proiektuaren arrakasta ikusirik, IBMk aukeratu du maiatzaren 17tik 20ra bitartean egingo diren ELM Virtual User Conference saioetan aurkezteko. CAFek eta ULMAk proiektuaren xehetasunak, konpondu behar izan ziren arazoak, lortutako emaitzak eta sortu diren lan-ildo berriak aurkeztuko ditugu.
ELM Virtual Conference-ri buruzko informazio gehiago: HEMEN