DeciElec, ABE-ek antolatzen duen ekitaldi bat da, non B2B moduko bilerak eta konferentzia internazionalak ospatzen diren. Ekitaldi hau sektore desberdinetako aditueri zuzenduta dago batez ere.
ULMA Embedded Solutions-ek stand bat izango du bertan, bisitarien galderak erantzun eta merkatu internazionalean ezagutarazi ahal izateko. Gurekin bileraren bat antolatzeko interesa izanez gero, mesedez jarri gurekin harremanetan info@ulmaembedded.com helbidean edo izena eman dezakezue www.abe-industry.com/decielec orrialdean. Pozik jasoko dugu zuen eskaria.
Ekitaldia Tarbesen (Frantzia) ospatuko da martxoak 18 eta 19an.
