Joan den hilean Altium-ek penintsulako hiru hiriburutan bere produktuak aurkezteko mintegiak antolatu zituen, non ULMA Embedded Solutions-ek erreminta horiekin duen esperientzia azaltzeko aukera izan zuen.
ULMA Embedded Solutions-en Altium Designer diseinu elektronikorako erreminta bezala eta Altium Vault osagai elektronikoen bizi zikloaren gestiorako erreminta bezala erabiltzen denez geroztik, gure diseinu prozesuaren emaitzak nabarmen hobetu dira. Hori dela eta, gure esperientzia ona ekitaldira hurbildu ziren guztiei azaltzeko aukera aprobetxatu genuen.
Capel (Captura Electrónica), Altium produktuen banatzaile nagusienetakoa ere ekitaldian izan zen beste bezero batzuen esperientzia aurkeztuz.
ULMA Embedded Solutions-ek aurkeztutako kasuaren inguruko informazio gehiago ondorengo dokumentuan aurkitu dezakezue.