ULMA Embedded Solutions Railway Innovation Hub-en partaide bilakatu da. Elkarte honek 66 bazkide baino gehiago ditu eta enpresa hauen berrikuntzan tren sektoreko teknologia eta jakintza bultzatu nahi du. Bere helburu nagusia Espainia tren sektoreko erreferentea izatea da maila internazionalean. Horretarako berrikuntza eta garapeneko proiektuak sortzen ditu, teknologia eta jakintza komertzializatzen du eta ekintzailetasuna eta zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditu (ekitaldi internazionalak, zerbitzuak, formakuntza eta entregatzeko prest dauden proiektuak).

ULMA Embedded Solutions-ek tren sektorean duen esperientzia eskainiko du. EN 5012X arauaren maila desberdinetan sistemen garapenean, hardware, software eta logika programagarria, baita software sistemen mantenuan ere, produktuaren bizi zikloan zehar.

Softwarearen ingeniaritzarako erreminten inplantazioan, pertsonalizazioan eta formakuntzan ere parte hartu izan dugu, helburu teknikoak lortzeko ingeniaritza eta zertifikaziorako ebidentziak sortzen ere lan egiten dugu.

 
Railway Innovation Hub

Railway Innovation Hub buruzko informazio gehiago: www.railwayinnovationhub.com