ULMA Embedded Solutions-en gure bezeroentzako soluzioak garatzeko orduan hainbat erreminta erabiltzen ditugu. Akatsak eta garapen denbora gutxitu eta kalitatezko soluzioak eskaintzeko aukera asko eskaintzen dituzte erreminta hauek baina hauen onura guztiak aprobetxatu ahal izateko ondo ezagutu eta kontrolatu behar dira.
ULMA Embedded Solutions-eko ingeniariak erreminten erabilera egokiena egiteko gai direla erakutsi dute berriz ere. Gure partner IBM eta National Instruments-en erreminten ziurtagiriak eskuratu dituzte, hiru NI TestStand-en, beste hiru IBM Rational Quality Manager-en eta beste bat IBM Rational Rhapsody erremintan.
ULMA Embedded Solutions-ek bere taldearen formakuntzarekin jarraitzen du, bezeroei kalitatezko soluzio berritzaileenak eskaini ahal izateko.