Sistema bat garatzerakoan hasieratik egiaztatze eta balioztatzea oso garrantzitsua da akatsak denboraz identifikatu eta zuzentzeko. Horrela kosteak eta garapen denbora txikitzen dira eta amaierako produktuaren kalitatea ziurtatzen dugu.

Askotan, hala ere, aipatutako frogak egin ahal izateko ez dugu kontrolatu behar dugun planta erreala izaten, produkzio, kostu edo espazio arrazoiak direla medio.

Egoera horietarako, ULMA Embedded Solutions-eko ingeniariek froga automatizatuen bidez sistemen egiaztapenerako hardware-in-the-loop (HIL) aplikazio bat garatu dute. Aplikazio honekin, planta erreala izan gabe sistemak frogatu daitezke.

Aplikazio honetan garbigailu industrial baten joera desberdinen modeloak simulatu dira NI LabVIEW eta Mathworks Simulink erremintekin modeloak diseinatu eta NI VeriStand-ekin egoera desberdin guztietan modelo horien portaera simulatuz. Honetaz gain NI TestStand ere integratu da aplikazioan, test sekuentzia desberdinak automatikoki sortu eta exekutatzen ditu, errealitatean egon daitezken egoera desberdin guztiak aztertuz.

National Instruments-ek 2016 aplikazio onenaren lehiaketan aplikazio hau saritu du. 

 
HIL Aplikazioa