IAR Systems eta ULMA Embedded Solutionsek partner hitzarmena sinatu berri dugu.
IAR System enpresa suediarra da eta sistema txertatuen garapenerako erremintak eskaintzen ditu. C eta C++ hizkuntzarako konpiladoreak, araztaileak eta firmwarearen garapen eta garbiketarako beste erreminta batzuk garatu eta komertzializatzen ditu.
Bere salmenta sareari esker IAR Systemsek mundu osoan saltzen ditu bere erremintak. ULMA Embedded Solutions merkatu espainiarreko banatzailea izango da.
ULMA Embedded Solutionsek, IAR Systems erremintak saltzeaz gain, hauekin erlazionatutako laguntza eta beste ingeniaritza zerbitzu batzuk eskainiko ditu.
IAR Systems-i buruzko informazio gehiago www.iar.com helbidean eta lizentziak frogatu edo erostea interesatuz gero, jarri gurekin harremanetan iar@ulmaembedded.com helbidean.