NIDays, National Instruments-ek antolatzen duen ekitaldia da non Software eta Hardwarearen diseinu, test eta kontrolerako azken teknologia eta tendentziak erakusten diren. Froga, neurtze eta kontrol sistemak garatzen naiz erabiltzen dituztenei, sistema txertatuen diseinatzaileei eta frogak egiteko programen arduradunei zuzenduta dago batez ere.

Ekitaldian bi osoko bilkuraz gain, erakusketa gune bat ere egongo da eta bertan ULMA Embedded Soutions-ek, National Instruments-en partnerra izanik, honen teknologia eta erremintekin garatu dugun HIL soluzioa erakutsiko dugu.

VeriStand eta LabVIEWk planta baten modelo desberdinak simulatu eta hauen funtzionamenduaren berri izateko aukera ematen digute. Honetaz gain, TestStand-ekin automatizatutako test bidez, modeloek egoki funtzionatzen dutela frogatu dezakegu. Soluzio honek sistemaren garapen eta test prozesuan abantaila handiak eskaintzen dizkigu.

Ekitaldia apirilak 21ean ospatuko da IFEMA-n (Feria de Madrid).

Informazio gehiago eta izen ematea hemen.

 
 
ULMA Embedded Solutions NIDays 2015en izango da