Sistema elektronikoak geroz eta konektatuago daude. Honek hainbat aukera eskaintzen dizkigu baina era berean, erronkak sortzen ditu, sistema seguruak lortzea esate baterako.
Segurtasun sistema eta banku sektoreetan segurtasuna beharrezkoa dela garbi dago. Beste alor batzuetan ordea, segurtasun behar hori ez da horren nabaria baina bai oso garrantzitsua. Honen adibide dira, arauak bete behar dituzten sektoreetarako sistema elektroniko konektatuak, ISO26262 (automozioa) edo IEC61508 (industria) adibidez.
Sistema konektatu seguru bat ezin da eraso zibernetikoen aurrean ahula izan. Hau ekiditeko, hainbat faktore kontuan izan behar dira, sistema hauek diseinatzerakoan.
Urriak amaieran ospatuko ditugun mintegietan, segurua den sistema bat diseinatzeko kontuan hartu behar diren faktoreak zeintzuk diren azalduko dira. Hauen artean, domeinuaren banaketa, “rootkit”aren babeza edo sistema konektatu baten “Swiss Cheese” deritzon defentsa jorratuko dira. Honekin batera, seguruan kodifikatutako aplikazioen garapenean erreminta automatizatuek nola laguntzen duten diguten erakutsiko da.
Dohako mintegi hauetan parte hartzea nahi izanez gero, mesedez EMAN IZENA HEMEN. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan marketing marketing@ulmaembedded.com edo +34 943 250 300 telefono zenbakian.
AGENDA:
| 09:30 -10:00 Registration and coffee
| 10:00 -10:15 Welcome and introductions
| 10:15 -11:15 Application software in the context of the Swiss Cheese Model
| 11:15 -12:00 Best practices in the building of secure systems
| 12:00 -13:00 Coding standards for security enhancement
| 13:00 -14:00 Lunch
| 14:00 -15:30 Achieving security verification using automated tools
| 15:30 -16:00 Wrap up and Q&A
DATA ETA LEKUA:
| 2017ko urriak 24 - MADRIL (Hotel Novotel Campo de las Naciones)
| 2017ko urriak 25 - BARTZELONA (Hotel Vincci Marítimo)
| 2017KO urriak 26 - BILBAO (Zamudioko Parke Teknologikoa)