LDRAk softwarearen testak eta kodearen analisia automatizatzen dituen software garatu eta merkaturatzen du. Erreminta hauek, safety- eta mission-critical merkatutara zuzenduta daude, sistemen garapenean akatsak denboraz identifikatu eta sistemak beharrezko arauak betetzen dituela ziurtatzen laguntzen dute.
ULMA Embedded Solutionsek safety- eta mission-critical aplikazioetarako sistemak garatzen ditu, tren, medikuntza, energia eta automobil bezalako sektoretarako. LDRAren software erabilita soluzio osoagoak eta kalitate handiagokoak eskaini ditzakegu, denbora eta kostua murriztuz.
ULMA Embedded Solutionsek LDRAren erremintak erabiltzeaz gain, hemendik aurrera inguruko LDRAren bezeroei laguntza eskainiko die. ULMA Embedded Solutions bezalako bertako enpresa baten esperientziaz lagunduta, LDRAk merkatu berriei erantzun ahal izango die.