LabVIEW erremintak, grafikoki adierazitako programazio hizkuntza bidez sistemak garatzeko ingurune eta plataforma eskaintzen du eta gaur egun erabiltzaile asko ditu.
Penintsulako iparraldeko erabiltzaileek urtean hiruzpalau bilera antolatzea erabaki dute besteak beste erremintaren azken aldaketak, honekin izandako esperientziak, kontsultak eta soluzioen inguruan hitz egiteko. Maila desberdinetako erabiltzaileez gain, bilera hauetan munduan zehar dauden LabVIEWko adituek ere parte hartzen duten, erremintak eskaintzen dituen funtzioen inguruan duten jakinduria partekatuz.
ULMA Embedded Solutions-en LabVIEW erabiltzen dugu gure bezeroentzako soluzioak garatzeko eta bertan ziurtagiria duen ingeniari bat ere badugu taldean. Hau horrela izanik, maiatzak 25ean ospatuko den bilera gure ULMA Embedded Solutions-eko instalazioetan egingo da.