Gure partner LDRArekin batera ekitaldi bat antolatuko dugu, non bizi zikloan zehar trazabilitatea lortzeko, kalitate handiko produktuak garatzeko eta IEC 62304, IEC 61508, EN 50128, ISO 13849 edo ISO 26262 bezalako araudiak betetzen laguntzeko erreminta eta teknikak aurkeztuko ditugun.  

Softwarearen test estatiko eta dinamikorako tekniken aplikazioa errazten duten LDRAren erremintak erakutsiko ditugu, TBrun, TBvision eta TBmanager besteak beste. Honekin batera, ekitaldian parte hartzen dutenek, erreminta hauek frogatuz, ariketa desberdinak egiteko aukera izango dute. LDRAko produktuak IBM DOORS, IBM RQM, NI TestStand edo Jekins bezalako beste erreminta batzuekin batera nola lan egiten duten ere ikusteko aukera izango da.

Ekitaldia garapen, test eta safety ingeniari eta proiektu kudeatzaileei zuzenduta dago eta irailak 27an ospatuko dugu ULMA Embedded Solutios-en eraikinean (hemen gaude).

Informazio gehiago nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan info@ulmaembedded.com eta ekitaldian parte hartzeko, eman zure izena hemen mesedez. 

 

AGENDA

| AURKEZPENAK

  • Test estatiko eta dinamikoa aplikazio kritikoetarako
  • Analisi estatikoa LDRA TBvision-ekin
  • Analisi dinamikoa LDRA TBrun-ekin
  • LDRA TBmanager
  • LDRA eta beste erreminta batzuen arteko integrazioa

| PRAKTIKAK

  • Analisi estatikoa LDRA TBvision-ekin PC-an
  • Analisi dinamikoa LDRA TBrun-ekin PC eta "target"-ean

| DEMOAK

  • LDRA TBmanager
  • LDRA eta beste erreminta batzuen arteko integrazioa
 
Ekitaldia: Test estatiko eta dinamikoa