Proiektu baten fase guztiak dira garrantzitsuak hau arrakastatsua izateko, hori dela eta, beharrezkoa da hasierako etapatatik kalitatea kontuan izatea.

Kontzeptualizazio fasea txarra bada edo zerbait falta bazaio, eragin negatiboak izan ditzake proiektuan. Kostea eta denbora handitzeaz gain, proiektua bertan behera utzi beharra edo akatsak dituen sistema bat merkaturatzea ekarri dezake, honek izan ditzaken eragin larriekin.

ULMA Embedded Solutionsek, gure partner The REUSE Company eta IBMrekin batera, ekitaldi bat antolatu dugu. Bertaratzen direnek, proiektuko lehenengo faseetako produktibitatea eta kalitatea hobetzeko erreminta eta teknikak ezagutu eta frogatu ahal izango dute.

Ekitaldiko aurkezpen eta praktikak betebehar eta modeloen ikuskapenarekin eta egiaztatze eta balioztatzearekin erlazionatuta egongo dira. Honetaz gain, betebehar eta modeloen kalitatearen kudeaketa on bat lortzeko hainbat teknika aurkeztuko ditugu.

Betebeharren gestiorako IBMk eskaintzen dituen erremintak (IBM DOORS eta IBM DOORS Next Generation) eta baita IBM Rhapsody ere betebeharren kalitatea aztertzeko erreminta bilakatu daitezkela erakutsiko dugu. Horretarako, IBMren soluzio hauek, The REUSE Companyk eskaintzen dituenekin nola integratzen diren ikusi ahal izango dugu. Azken hauek, betebeharren eta modeloen kalitatean eta betebeharrak idazteko laguntza eskaintzen diguten erremintetan adituak dira.

Ekitaldi hau ondorengo perfilei zuzenduta dago batez ere; sistema ingeniariak, betebehar ingeniariak eta produktu arduradunak.

Ekitaldia apirilak 19an izango da Madrilen (IBM Client Center TEC). Parte hartzea interesatzen bazaizu EMAN IZENA HEMEN. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan 943 250 300an edo marketing@ulmaembedde.com helbidean.

AGENDA: 

09:00-09:30 | Erregistroa

09:30-09:45 | Sarrera

09:45-10:15 | Aurkezpena – Kalitate txarreko betebeharren dokumentuak izan dezaken inpaktua eta betebeharrak idatzi eta kudeatzeko teknika egokiak (The REUSE Company) 

10:15-10:45 | Aurkezpena – Betebeharrak kudeatzeko erremintak (IBM)

10:45-11:30 | Praktika – Betebeharren balioztatze prozesuaren automatizazioa SQArekin

11:30-12:00 | Deskantsua

12:00-12:30 | Praktika – Betebeharrak laguntzaz idazten RATrekin

12:30-13:00 | Demo – Kalitatezko betebehar eta modeloak SQA, RAT, IBM Rhapsodyrekin

13:00-13:30 | Galdera eta erantzunak

Ekitaldia: Managing your requirements and models quality with TRC and IBM