ULMA Embedded Solutions H2020 ikerketa eta berrikuntza programa europarreko Productive 4.0 proiektuan lanean ari da. Proiektuaren helburu nagusia Productive 4.0 framework  bidez zerbitzu aurreratuak eskaintzea da, mantenu prediktiboa esate baterako.  

Proiektu honetan, kasu praktiko moduan, Danobat-en makina-erramintatan martxan jarriko dira zerbitzu aurreratu hauek. SAVVY-k datuak jasotzeko sistema aurreratu bat inplementatuko du, sistema hau Ideko, MGEP eta ULMA Embedded Solutions-ek garatutako CPS bidez elikatuko da.

Lortutako emaitzekin, Industria 4.0ren garapena azkartuko da. Makinen mantenu prozesuak eta efizientzia energetikoa hobetuko dira, prozesu efizienteagoak, jasangarriagoak eta ekonomikoagoak lortuz.

ULMA Embedded Solutions-ek makina eta instalazioetan integratuta dauden wireless sensor sareak inplementatuko ditu eta industria 4.0-rako soluzioetan duen esperientziaz baliatuko da.

 
H2020 - Productive 4.0