Geroz eta gehiago dira Industria 4.0k eskaintzen dituen onurak aprobetxatzen dituzten enpresak. Gaur egun merkatuan dagoen teknologiak soluzio aukera ugari eskaintzen ditu, produkzio prozesuen monitorizazioa, aktiboen mantenua, mantenu iragarlea eta Big Data analisia besteak beste.
Negozio bakoitzaren ezaugarri eta beharrak ondo ezagutzeko, hasierako diagnostiko bat egitea komenigarria izaten da. Horrela, neurrira egindako plan bat diseinatu eta martxan jarri ahal izango da. ULMA Embedded Solutionsek, gure partner den IBMrekin batera ekitaldi bat antolatu dugu, gure inguruko enpresen arazo eta beharrei erantzun bat eman eta Industria 4.0 eta IoTek (Internet of Things) negozioa hobetzen eta aukera berriak sortzen nola lagundu diezaieken erakusteko helburuarekin.
Ekitaldian zehar, IBM eta ULMA Embedded Solutionsek Industria 4.0rekin erlazionatutako proiektu errealek kasuak aurkeztuko dituzte, baita gaur egun merkatuan dauden teknologiak eta joerak, eta honekin erlazionatuta IBM eta ULMAk eskaintzen ditugun zerbitzuak ere. Honetaz gain, interesa duten enpresek, beraien ideiak, arazoak eta zalantzak IBM eta ULMA Embedded Solutionseko adituekin komentatu ahal izango dute banakako hitzaldietan.
Ekitaldia azaroak amaieran ospatuko da ULMA Taldeko eraikinean. Industria 4.0 zure negozioan nola aplikatu daitekeen ikusi nahi baduzu hemen eman dezakezu izena. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan mesedez, marketing@ulmaembedded.com helbidean edo 943 25 03 00 telefono zenbakira deituta.