ULMA Embedded Solutionsek HAZITEK programaren barruan eta Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen duen EFFORT 4.0 proiektuan parte hartuko du. Alcorta liderra den kontsortzioko partaidea da metal eta TIC sektoreko beste 14 enpresekin batera.
Hurrengo hiru urtean zehar martxan izango den proiektu honen helburua ingurune gogorretako produkzio eta energia kontsumoa kontrolatuko duen arkitektura digital bat garatzea da. Honetarako, partaide bakoitzak alor desberdinetan duen esperientziaz baliatuko gara.
ULMA Embedded Solutionsek sentsoreen inguruan lan egingo du, soluzio integratzaile bezala. Neurrira egindako sentsore eta elektronika garatzen duen esperientzia erabiliko du proiektu honetan.