ULMA Embedded Solutions-ek CoM3 proiektuan parte hartzen du, VICI eta ZANNINI enpresa italiarrekin batera. Proiektu hau ManuNet programaren barruan dago eta Europako Batzordearen, Eusko Jaurlaritzaren eta Gobernu Italiarraren laguntza jaso du.

Proiektuaren helburua automozio industriako metalezko osagarrien kalitatea kontrolatzeko makina bat garatzea da, honek osagarrien kanpoko zein barneko dimentsioak neurtzeko ahalmena izango du. Funtzio honekin, gaur egun merkatuan dagoen teknologiarekiko aurrerapen bat izango da eta sektorearen eskaera berriei erantzutea da helburua. Proiektuaren amaieran, epe mugatuko zikloak eta kalitate altua duen makina izatea espero da eta akats gabeko fabrikazioa lortzeko aurrera pauso garrantzitsua izango da.

CoM3 proiektuan tarea asko gauzatzen dituen neurtzeko makina konpaktu bat lortuko da, guztiz berriztagarria eta automozioko pieza metalikoen fabrikaziorako azpikontratatzen diren lanen kalitatea neurtu eta kontrolatzeko erabiliko dena. CoM3 (Compact Multitasking Measuring Machine) prototipoak teknologia optiko desberdinak kontaktu bidezko neurtze sistemekin integratuko ditu. 

CoM3: Compact Multitasking Measurement Machine

--