ULMA Embedded Solutionsek HAZITEK programaren barruan eta Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen duen HI-PREST proiektuan parte hartzen du. SENER Aeroespacial liderra den kontsortzioko partaidea da beste 6 euskal enpresekin batera eta helburua prestazio handiko eskanerra garatzea da, teleskopioetan, kamara eta beste tresna optiko batzuetan aplikatuta.
Datozen lau urteetan garatuko den HI-PREST proiektuaren helburu nagusia da doitasun handiko eskanerraren erakusle bat lortzea Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-kontsortzio batetik, Europako Espazio Agentziaren (esa) edo Ameriketako Espazio Agentziaren (nasa) espazio-programetan eskaintzeko gai den produktu lehiakor eta berritzaile bat sortzeko.
ULMA Embedded Solutions doitasun handiko enkoder-ak eta posizio-kontroleko algoritmoak garatzeaz arduratuko da.