Aurten ere tren sektoreko profesionalak batzen dituen RAIL LIVE azoka eta kongresua egingo da. ULMA Embedded Solutionsek erakusle moduan parte hartuko dugu, sektorean ingeniaritza zerbitzuen hornitzaile gisa dugun esperientzia eta gaitasunak erakutsiz.
Tren sektorerako proiektu askotan lan egin dugu, hardware, software eta FPGAk dituzten produktu elektronikoen garapenetik, sistemen ingeniaritzako zerbitzuetatik, test bankuen garapeneraino. Prozesuak digitalizatzeko soluzio eta tresnak ere eskaintzen ditugu.
Azaroaren 29etik abenduaren 1era IFEMAn (Madril) izango dugun F159D stand-ean bisitatzera gonbidatzen zaitugu. Gurekin bilera bat izan nahi baduzu, idatzi mezu elektroniko bat marketing@ulmaembedded.com helbidera.