National Instruments NIDays ekitaldiaren edizio berri bat antolatzen hari da. Ekitaldi honetan merkatuko tendentziak eta gure partnerraren teknologiarekin garatutako soluzio berrienak erakusten dira.

Aukera hau aprobetxatuz, bertan izango dugun txokoan ULMA Embedded Solutionseko ingeniariek garatutako demo berri bat aurkeztuko dugu. Soluzio honetan DDS (Data Distribution Service) teknologian oinarritzen den RTIren erreminten bidez plataforma desberdinen arteko interkonexioa erakusten da. Ingurune desberdinak konektatzen ditu (Raspberry Pi, NI LabVIEW eta NI CompactRIO) beraien artean publisher/subscriber protokoloaren bidez komunikatzen direlarik.

Soluzio honek mundu desberdinetako aplikazio guztiak batean izatea ahalbidetzen du, modu erraz eta ekonomiko baten. Protokolo hau hainbat sektoretan erabiltzen da, automozioa, osasuna, trena, aeronáutica, industria edo energian esate baterako. Lainoko zerbitzuekin ere konektatu daiteke.

NIDays 2017 urriak 18an ospatuko da IFEMAn. Gure stand-a bisitatu eta ekitaldian emango diren konferentzia interesgarrietan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Soluzioaren onura guztiak azalduko ditugun tartea izango dugu. Honetaz gain, gure “NI LabVIEW Champion”ek erreminta honen azken bertsioaren inguruan hitz egingo du.

Informazio gehiago eta izen ematea hemen.

 
 
ULMA Embedded Solutions-ek NIDays 2017 ekitaldira gonbidatzen zaitu