Urriak 17an produktu linea ingeniaritzaren inguruko doako ekitaldia ospatuko dugu. Bertan produktu linearen kudeaketa optimizatzeko erreminta eta metodoak aurkeztuko ditugu. Aldaketak kudeatuz garapen prozesu eraginkorragoa, azkarragoa eta ziurragoa lortu daitekeela ere erakutsiko dugu.

Pure::Systems eta IBMk eskaintzen dizkiguten erremintak integratuz, produktu lineako garapen prozesuko fase guztietan aldaketak kudeatzeko aukera ematen digute, baita hasierako analisiko faseetan ere.

Erreminta eta proiektu erreferenteak aurkezteaz gain, bertaratzen direnek erremintak probatzeko aukera izango dute saio praktikotan.

Jardunaldi hau produktu arduradunei, sistema ingeniariei, garapen ingeniariei eta kalitate arduradunei zuzenduta dago.

Lekuak mugatuak dira, EMAN IZENA HEMEN eta erreserbatu zure lekua. Informazio gehiagorako jarri gurekin harremanetan marketing@ulmaembedded.com helbidean edo +34 943 25 03 00 telefono zenbakian.

 

 
Product Line Engineering

AGENDA: 

09:00-09:15 | Erregistroa

09:15-09:30 | Sarrera

09:30-10:30 | Aurkezpena: Product Line Engineering

10:30-11:00 | Aurkezpena: Betebehar, diseinu eta kalitatearen kudeaketarako erremintak

11:00-11:30 | Atsedenaldia

11:30-12:00 Aurkezpena: Aldaketak kudeatzeko erremintak

12:00-12:30 | Praktika 1

12:30-13:00 | Praktika 2

13:00-13:30 Galdera eta erantzunak

13:30-14:00 Itxiera