Produktuak eta hauen sistemak geroz eta konplexuagoak diren heinean, hauek diseinatzeko eta garatzeko prozesuak ere aldatzen joan dira. Gaur egun sistemen garapenean, akatsak denboraz identifikatu eta fase desberdinen artean informazio guztia egoki transmititzen dela ziurtatzeko Modeloetan Oinarritutako Sistemen Ingeniaritza erabiltzen da, MBSE (Model Based Systems Engineering) izenez ere ezagutzen dena.
Modeloetan Oinarritutako Sistemen Ingeniaritzak eskaintzen dizkigun onurak asko direla ikusten dugu ULMA Embedded Solutionsen. Hori dela eta, garapenetan metodo hau modu erraz batean aplikatzeko zein teknika eta tresna erabiltzen diren erakusteko ekitaldi praktiko bat antolatu dugu. Bertan parte hartzen dutenek kasu erreal batean praktikak egiteko aukera izango dute.
Ekitaldia martxoan ospatuko dugu Madril eta Bartzelonan. Parte hartzea interesatzen bazaizu eman izena hemen. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan 943 250 300an edo marketing@ulmaembedde.com helbidean.
DATA ETA LEKUA
Martxoak 14 - MADRIL (IBM Client Center TEC)
Martxoak 15 - BARTZELONA (IBM Client Center)
AGENDA:
08:30-09:00 Erregistroa
09:00-09:15 Sarrera
09:15-09:45 Model Based Systems Engineering (MBSE) sarrera
09:45-10:15 Aurkezpena eta demoa
10:15-10:45 Atsedenaldia
10:45-11:15 Aurkezpena eta demoa
11:15-12:15 Praktikak
12:15-13:00 Galdera eta erantzunak