XJTAG gure partnerrarekin batera antolatu dugun Boundary Scan metodologiaren inguruko doako jardunaldira gonbidatzen zaitugu. Urriak 18an ospatuko dugu ULMA Embedded Solution-en eraikinean, Oñatin.

Jardunaldi praktiko eta tekniko hau Sistema elektroniko konplexuen diseinu, garapen, test edo produkzioan lan egiten duten ingeniariei zuzenduta dago.

Boundary Scan metodologia hobeto ezagutzeko aukera ona da. Metodo honek PCB guztietan testen estaldura ziurtatzen eta akatsak identifikatzen nola laguntzen duen erakutsiko dugu. Boundary Scan aplikatuz diseinu prozesua nola hobetzen den eta PCBaren zuzenketak zenbatean jaisten diren ere ikusi ahal izango da.  

Jardunaldi honetako ariketa praktikoen bidez, bertaratzen direnak ondorengo puntuak ikasi ahal izango dute.

  • Zer da JTAG eta nola erabiltzen da
  • Erreminta aurreratuek test osoen garapena nola errazten duten
  • Nola erabili JTAG testa plaka osoaren estaldura ziurtatzeko, JTAG dispositiboak ez direnak ere bat, ADC, DAC, Flash edo DDR bezalakoak.
  • Nola identifikatu eta zuzendu akatsak

 

Lekuak mugatuak dira, jardunaldi honetan parte hartzea interesatuz gero EMAN IZENA HEMEN. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan marketing@ulmaembedded.com helbidean edo +34 943 250 300 telefono zenbakian.

OHARRA: Ariketa praktikoak egingo dira egunean zehar, bertan parte hartu dezakezula ziurtatzeko zure ordenagailua ekartzea eskertuko genizuke.

 

AGENDA

| 08:45-09:00 Welcome

| 09:00-09:15 ULMA Presentation 

| 09:15-09:45 Introductory presentation

| 09:45-10:00 Introduction to the XJTAG tools

| 10:00-10:30 Communicating with JTAG chain

| 10:30-11:00 Coffee break

| 11:00-12:00 Interacting with JTAG devices

| 12:00-12:15 Introducing board testing with JTAG

| 12:15-12:45 Describing a circuit to enable JTAG testing

| 12:45-13:45 Lunch

| 13:45-14:00 Running an infrastructure connection test

| 14:00-14:15 Introducing testing non-JTAG elements of a board using JTAG

| 14:15-15:15 Implementing tests for non-JTAG elements

| 15:15-15:30 Coffee break

| 15:30-15:45 Presentation to be confirmed

| 15:45-16:15 Close

Introduction to JTAG Boundary Scan