Gure partnerra den IBMk, Watson IoT Continuous Engineering Summit ekitaldia ospatuko du Munichen. Bertaratzen direnek konferentzia teknikotan parte hartzeko aukera izango dute, Continuous Engineering inguruko teknologia berriak, tendentziak eta teknikak ezagutzeko.

CAF Power & Automationek HIL test ingurunerako RQM erreminta erabiliz garatu duen soluzioa aurkeztuko du. ULMA Embeded Solutionsekin elkarlanean, kontrolerako softwarearen bertsio berriak frogatzerakoan esfortzuak gutxitzea ahalbidetzen dion lan fluxua lortu du CAF Power & Automationek. Konferentzia maiatzak 15ean izango da, “Quality Management” gaiarekin lotutako atalean. Beste konferentzien berri hemen ikusi daiteke.

Hitzaldiez gain, erakusketa gune bat izango da ekitaldi honetan. Bertan, ULMA Embedded Solutionsek mahai bat izango dugu eta gure produktu berria aurkezteko aprobetxatuko dugu. IBM DOORS, betebeharrak kudeatzeko erreminta eta Altium Designer, EDA erremintaren arteko integrazioa ahalbidetzen duen adaptadorea hain zuzen. Integrazio honekin, betebehar eta diseinu elektronikoko elementuen arteko lotura bermatzen dugu, eta loturen matrizea automatikoki sortu dezakegu. Honetaz gain, Altium Designer erremintatik IBM DOORSen lan egin dezakegu edo alderantziz eta erreminta batean egiten diren aldaketek, elementu desberdinetan nola eragin dezaketen jakinarazten digu.

Watson IoT CE Summit Munichen ospatuko da, maiatzak 14tik 16ra. Informazio gehiago eta izen ematea hemen. Ekitaldian gurekin egotea nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan marketing@ulmaembedded.com helbidean edo 943 250 300 telefono zenbakian.

Watson IoT CE Summit 2018