Produktuak eta hauen sistemak geroz eta konplexuagoak diren heinean, hauek diseinatzeko eta garatzeko prozesuak ere aldatzen joan dira. Gaur egun sistemen garapenean, akatsak denboraz identifikatu eta fase desberdinen artean informazio guztia egoki transmititzen dela ziurtatzeko Modeloetan Oinarritutako Sistemen Ingeniaritza erabiltzen da, MBSE (Model Based Systems Engineering) izenez ere ezagutzen dena.
Modeloetan Oinarritutako Sistemen Ingeniaritzak eskaintzen dizkigun onurak asko direla ikusten dugu ULMA Embedded Solutionsen. Hori dela eta, garapenetan metodo hau modu erraz batean aplikatzeko zein teknika eta tresna erabiltzen diren erakusteko webinar praktiko bat antolatu dugu. Bertan parte hartzen dutenek kasu erreal batean praktikak egiteko aukera izango dute.
Ekitaldi birtual hau maiatzak 18an ospatuko dugu, goizeko 9:00etatik 10:30ak bitartean. Parte hartzea interesatzen bazaizu eman izena hemen eta informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan 943 250 300an edo marketing@ulmaembedde.com helbidean.