ULMA Embedded Solutionsek “Digitalizazio Industrialean ULMA Taldeko gradu/master amaierako saria” proiektua aurkeztu zuen Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Lehiaketa ikasturte hasieran abiarazi zen, 2020ko urrian, eta guztira 21 lan jaso dira.
Lan horiek aurkeztu ahal izateko ingeniaritzako edo arlo teknikoetako masterreko ikasleak izan behar zuten (Industria, Telekomunikazioak, Elektronika, Elektrika eta Automatika).
Eta aurkeztutako lanak gai hauekin zerikusia izan behar zuen:
- Prozesu industrialen digitalizazioa/optimizazioa
- Sentsorika
- IoT
- Mantentze prediktiboa
- Machine learning
- Datuen segurtasuna
ULMAko adituek eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaritzak osatutako epaimahaiak aurkeztutako lanak baloratuko ditu eta 1.500 euroko saria emango du 2021eko ekainean egingo den ekitaldi publikoan.