Ekainean Continuous Engineering buruzko ekitaldia ospatu genuen Madrilen. IBM eta National Instrumentsen soluzioak produktuaren garapenean lotura mantentzen nola laguntzen digun aurkeztu genuen bertan. Soluzio hau erabiliz sektoreko arauak betetzen ditugula bermatu dezakegu, arau hauek esate baterako; DO-178B/C, ISO 26262, SPICE, IEC 61508, IEC 62304, etab.

ULMA Embedded Solutioseko ingeniariek soluzio hau kasu erreal batean aplikatu zuten, HIL ingurune batean hain zuzen. 

Ekitaldiak izandako arrakasta ikusirik, Bilbo eta Bartzelonan errepikatzea pentsatu dugu, irailak 17 eta 23an. 

 

Izen ematea

Bilbo

Bartzelona

 

AGENDA 

| 09:00-09:30 Ongi etorria eta kafea

09:30-09:35 Sarrerako demoa

09:35-10:15 Continuous Engineering nola aplikatu Time-To-Market txikitzeko

10:15-11:15 Demoa

11:15-12:00 Galderak eta erantzunak

 

Data eta lekua

- Irailak 17 Getxoko IBM Client Center-en (nola heldu)

- Irailak 23 Bartzelonako IBM Client Center-en (nola heldu)