Gure partner den The REUSE Company-k, Overti-rekin batera, betebeharren kudeaketaren inguruko berrikuntzak aurkeztuko diren ekitaldia antolatu dute. Sistemen ingeniaritzatik abiatuta, betebeharren kudeaketa eta honen ingeniaritza prozesuaren inguruan hitz egingo da jardunaldi honetan.

Oskar Berreteaga, ULMA Embedded Solutions-en softwarearen egiaztatze eta balioztatze arloko arduradunak, betebehar eta MBSE (Model Based Systems Engineering) arteko erlazioaz hitz egingo du ekitaldian. Betebeharrak IBM DOORS NextGen eta IBM Rhapsody erreminten bidez denboraz balioztatzearen inguruan ospatuko den tailerraren koordinatzailea ere izango da.

Ekitaldia maiatzaren 9an Madril-en ospatuko da eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hemen agenda kontsultatu eta izena eman dezakezue.

 
Betebeharren kudeaketari buruzko tailerra