2013ko martxoaz geroztik ULMA Embedded Solutionsek, Mondragon Unibertsitatea eta beste erakunde batzuekin elkarlanean, Artemis programaren barruan proiektu europar batean lan egin du. Eraikin adimendunekin erlazionatutako proiektu honen helburua argiteria sistema adimendun bat garatzea izan da, kosteak eta CO2 emisioak gutxituz efizientzia energetikoa lortzeko.
Proiektua emaitza positiboekin itxi berri da. Elkarren artean Arrowhead protokoloarekin kooperatzen duten hiru sistemaz osaturiko prototipo bat garatu da.
Argiteriaren monitorizazio eta kontrolerako sistema:
MGPE eta ULMA Embedded Solutionsek garatutako sistema honek argiteria sistemaren egoera eta kontsumoaren informazioa emateaz gain, aurrez ezarritako egoera batera aldatzeko aukera ematen du.
Sentsore sistema:
Kable gabeko sentsore sare bat garatu du Teknikerrek. Hauek, inguruko informazioa jasotzen dute, zenbat argi dagoen, tenperatura, hezetasuna eta bertatik pasatzen den jende edota kotxe kopurua ezaterako.
Argiteriaren optimizaziorako sistema:
Teknaliak garatutako sistema honek, inguruaren analisiaren emaitzen arabera argiteriaren egoera optimizatzea posible egiten duen algoritmo bat dauka.
Prototipo hau Donostian instalatu da eta jasotako emaitzen arabera, hobekuntzak egiten jarraitzea espero da.