Industria eraldaketa eta digitalizazio prozesu bat bizitzen ari da aurrerapen teknologikoetara egokitzeko eta balio erantsi handiagoko zerbitzuak eta produktuak eskaintzeko.
Horrek esan nahi du punta-puntako teknologia ezarri beharra, fabrikazio-teknika berriak erabili beharra eta hainbat irtenbide integratu behar direla, hala nola adimen artifiziala, IoT, blockchain edo zibersegurtasuna. Industria-berrikuntza hori sektore eta tamaina guztietako enpresen joera da.
Testuinguru horretan, Advanced Factories azoka berrikuntza industrialaren urteroko hitzordu bihurtu da. Bere helburua da eskura dagoen teknologia eta liderren arrakasta-kasuak fabrikazio adimenduneko eta aurreratuko soluzioak bilatzen dituzten profesionalekin partekatzea, beren lantegietan inplementatzeko.
Azoka honek eskura dauden baliabide guztiak ezagutzeko aukera ematen du, produktibitatea optimizatzeko eta hobetzeko, lehiakortasuna handitzeko eta negozio eraginkorragoak eta jasangarriagoak lortzeko.
ULMA Embedded Solutionsek, automatizazio industrialeko sistemen garapenean eta negozioen digitalizaziorako soluzioetan adituak garen aldetik, erakusle gisa parte hartuko dugu azoka honetan. Bisitariekin partekatuko ditugu gure bezeroentzat garatu ditugun soluzio eta proiektu arrakastatsuak.
Advanced Factories apirilaren 9tik 11ra egingo da Fira Bartzelonan. Jarri gurekin harremanetan eta azoka bisitatzeko doako txartela lortzeko kodea bidaliko dizugu.