Ekainaren 13tik 17ra enpresa eta profesional askorentzat erreferentea den BIEMH azokak ateak irekiko ditu berriro. Bertan, enpresei lehiakortasunean irabazten laguntzen dieten teknologia eta soluzio berritzaileak aurkeztuko dira.
ULMA Embedded Solutions, industriarako soluzio aurreratuen hornitzaile gisa, erakusketari gisa parte hartuko du BIEMHren edizio honetan. Garatu eta gure bezeroen instalazioetan inplementatu ditugun proiektuen arrakasta-kasu batzuk aurkeztuko ditugu.
Produktu elektronikoen garapenean, test eta balioztatze prozesuak automatizatzeko sistemetan, IoT soluzioetan edo sistemen ingeniaritzan adituak diren gure ingeniariek garatutako soluzio horiei esker, gure bezeroek balio erantsi handia eskaintzea eta merkatuko posizionamendua hobetzea lortu dute.
Zure negozioa prestatzen nola lagun diezazukegun ezagutzera gonbidatzen zaitugu, merkatuko egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Bisita gaitzazu C35 standean 2. pabiloian.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan marketing@ulmaembedded.com helbidean.