Doako ekitaldi bat antolatu dugu non, arau eta entrega epe zorrotzak bete behar duten produktu eta proiektuen garapen prozesuan nola hobetu daitezken erakutsiko dugun. Arriskua gutxitu eta arauak betetzen direla ziurtatzen diguten lan egiteko metodoak eta erremintak (IBM DNG, IBM RQM eta IBM RTC besteak beste) aurkeztuko ditugu.

Ekitaldian zehar ondorengo gaiak aztertuko ditugu:

  • Bezeroaren beharren eta produktu/proiektuaren betebeharren kudeaketa. Guztiak betetzen ditugu?
  • Ebidentzien kudeaketa. Arauak betetzeko sortu beharreko material guztia sortzeko gai gara?
  • Akzio plana eta honen kudeaketa. Gestiorako erabiltzen ditudan erreminta guztiekin elementu desberdinen arteko lotura mantentzea zaila egiten zait?

Ekitaldi honen helburu nagusia produktuen garapen prozesuan hobetuz, berrikuntzarekin batera arauak betetzea posible dela erakutsi nahi dugu, tren, automozio, aeroespazio, medikuntza tresna eta mota honetako sektoreetan.

Jardunaldia ekainaren 25ean ospatuko da Madrilen, IBMko TEC gelan. EMAN IZENA HEMEN. Informazio gehiago nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan mesedez.

Berrikuntza eta arauak betetzea bateragarria da